Kategoriak
Sailkatugabeak

Patri Urkizuren 1984ko olerkiak

‘Zeren azken finean’. Patri Urkizuren 80ko hamarkadako olerki bilduma bat.

Kategoriak
Sailkatugabeak

Patri Urkizuri elkarrizketa iraganaz

Patri Urkizuri elkarrizketa
Lander Zurutuza Lezoko liburuzainaren galderei erantzun die Patri Urkizuk.

Kategoriak
Sailkatugabeak

Kate lodiek

http://www.uberan.org/?azala/zaharra/20130625

Kategoriak
Sailkatugabeak

Twitter zara zu, Twitter eres tú

Ola ke ase?
Txiokatzen, gainbaloratua dagoen zera hori.
Bentzi leidi Patxilo,
joan daitezela alde aitera boligorriaranak eta sabinoaranak…
zer egingo genuke haiek gabe?
Aspertu. Horihalada.
Dilista se gosoak, kontzeptu gisa
datsegit daitort
ta daflipat
trolleatzen duten batzuekin.
Bertxiotu nazazu again
mon amour.
Erantzun nazazu 140 karakteretan
eta bertxiotuko zaitut again.
Twitter zara zu
daitort.

Baina hemendik aurrera astebururo aplikazioa desinstalatuko dut smartphonetik.

Kategoriak
Sailkatugabeak

Egia

Egiak, ispiluari begira jarriz,
gezur asko ikusi ditu
irudikatu ditu errealitate ilunak
behar ez ziren gisa
benetako bizia non zen galdetu du,
isiltasuna pausatu da
etengabeko soinuan,
zarata itsuan.

Ezinezkoa gertatu zaio egiari
oihu gardenik egitea,
buelta eman du,
ispilua ahaztu,
eta ikaraz joan da
etorri den bide beretik,
itxurak ahaztuz,
nor besarkatu ez duela.

Bazuen lagun bat, susmopean
ezin lotu,
ezin elkarrekin jolastu,
eta ahaztu egin du
iraganeko jolasa,
zerbait ikusi du
argi oker bat
eta betirako joan da
zalantzara.

Kategoriak
Sailkatugabeak

‘Eremu jaioberrien zain’ olerkia kanta bihurtua

Punta Ara2 taldeak, Lorea Intxaurrandieta kantari dela, kantu bihurtu du gure ‘Eremu jaioberrien zain’ olerkia. Donostiako Antzoki Zaharrean kantatu zuten:

Kategoriak
Sailkatugabeak

Olerki errezitaldia Donostian urriaren 31n

Urtzi Urkizuk eta Urko Menaiak olerki errezitaldi musikatua eskainiko dute urriaren 31n. Donostiako Kaxilda liburu dendan (Easo plaza ondoan) izango da emanaldia, 20:00etatik aurrera. ‘Kezka bat gutxiago’ liburuko olerkiak izango dira errezitaldiko ardatza.

Kategoriak
Sailkatugabeak

Euskadi Irratiko ‘Lizardiren baratza’-n

Jose Luis Padronek ‘Lizardiren baratza’-ra eraman gaitu, handik eta hemendik hartutako audioekin.
http://www.eitb.tv/eu/#/audioa/Lizardiren-baratza/885264

Kategoriak
Sailkatugabeak

Euskadi Irratiko ‘Arratsaldekoa’-n

Arantxa Iturberen galderei erantzuten saiatu gara eta Nekane Peñagarikanok olerki batzuk irakurri ditu, ‘Kezka bat gutxiago’-ri tiraka.
http://www.eitb.tv/eu/#/audioa/Arratsaldekoa/878901

Kategoriak
Sailkatugabeak

Errezitaldiak maiatzan

Urtzi Urkizuk bi errezitaldi eskainiko ditu maiatzean:

Maiatzaren 16an Baionako Euskal Museoan, 20:30tan.

Maiatzaren 20an Lezoko euskara eta kultura aretoan, 18:00etan.

Aurrenekoan Urko Menaiaren laguntzarekin eta bigarrenean Lorea Intxaurrandietarekin.