Patri Urkizuren ‘1936ko Santakrutzak’ eleberria

‘1936ko Santakrutzak’ eleberria

Patri Urkizuren ‘Anton Abbadiaren Etiopiako bidaia’ eleberria

‘Anton Abbadiaren Etiopiako bidaia’ eleberria

Patri Urkizuren ‘Sekulorun sekulotan’ eleberria

‘Sekulorun sekulotan’ eleberria osorik irakurgai.

Itzali gabeko arratsa

http://vimeo.com/36508388

Hatzaren puntan haizea epela
belauniko beharra zorabio ertzean,
zauriak strip-tease mingarria azalean
kaleko oinetakoek kriskitin erritmoan,
itzulerako bihotz taupada hotzak,
anai-arreben telefono dei luzeak
begirada maltzur isil zekenak,
zapin zorabio zentzugabea
plangintzak asteka hiruki zuzenak
itzali gabeko arrats estua
mediku akatsak edo dena birus bat,
burua galtzen zahartzaro txikietan
maitasun besoak irribarreari begira,
itxarongeletan asperdura minutuak,
garrasi tuntunak leiho ondoan
logura neketsuak gauari deika,
biharko utzitako marrazki lodiak
ahaztutako bidaia zatiak esna,
txokolate zatiak hortzetan solasean
eta erdian gu nora ezean
jakin gabe une erabakigarri horretan
zer esan edo zer egin.

Patri Urkizuren 1984ko olerkiak

‘Zeren azken finean’. Patri Urkizuren 80ko hamarkadako olerki bilduma bat.

Patri Urkizuri elkarrizketa iraganaz

Patri Urkizuri elkarrizketa
Lander Zurutuza Lezoko liburuzainaren galderei erantzun die Patri Urkizuk.

Kate lodiek

http://www.uberan.org/?azala/zaharra/20130625

Twitter zara zu, Twitter eres tĂș

Ola ke ase?
Txiokatzen, gainbaloratua dagoen zera hori.
Bentzi leidi Patxilo,
joan daitezela alde aitera boligorriaranak eta sabinoaranak…
zer egingo genuke haiek gabe?
Aspertu. Horihalada.
Dilista se gosoak, kontzeptu gisa
datsegit daitort
ta daflipat
trolleatzen duten batzuekin.
Bertxiotu nazazu again
mon amour.
Erantzun nazazu 140 karakteretan
eta bertxiotuko zaitut again.
Twitter zara zu
daitort.

Baina hemendik aurrera astebururo aplikazioa desinstalatuko dut smartphonetik.

Egia

Egiak, ispiluari begira jarriz,
gezur asko ikusi ditu
irudikatu ditu errealitate ilunak
behar ez ziren gisa
benetako bizia non zen galdetu du,
isiltasuna pausatu da
etengabeko soinuan,
zarata itsuan.

Ezinezkoa gertatu zaio egiari
oihu gardenik egitea,
buelta eman du,
ispilua ahaztu,
eta ikaraz joan da
etorri den bide beretik,
itxurak ahaztuz,
nor besarkatu ez duela.

Bazuen lagun bat, susmopean
ezin lotu,
ezin elkarrekin jolastu,
eta ahaztu egin du
iraganeko jolasa,
zerbait ikusi du
argi oker bat
eta betirako joan da
zalantzara.

‘Eremu jaioberrien zain’ olerkia kanta bihurtua

Punta Ara2 taldeak, Lorea Intxaurrandieta kantari dela, kantu bihurtu du gure ‘Eremu jaioberrien zain’ olerkia. Donostiako Antzoki Zaharrean kantatu zuten: