‘Etzi.pm’ atarirako 2017an idatzitako artikuluen bilduma

Talaioseko lagunak eta Nagore Vega koordinatzaileak proposatuta, 2017an hamar artikulu idatzi ditugu —hilean behin, eta bitan atseden—. Hona artikuluak:

Urtarrila: Blade Runner eta distopia poetiko bat

Otsaila: Gure Esku Dago-ren galdeketak

Martxoa: ‘Euskalduna naiz, eta zu?’ afera

Apirila: Hatsaren poesia

Maiatza: Turismoaz

Ekaina: Ameskeriak edo esna amestea

Uztaila: EITBren etorkizuna

Urria: Euskal zinema 2017ko Zinemaldian

Azaroa: Ustelak eta beste

Abendua: Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala

Olerki sorta 2007ko ekaina

Azken bolada honetan apur bat utzita izan dugu bloga. Joan den ekainean Urtzik idatzitako olerkitxo hauekin itzuliko gara. Bartzelonara egindako bidai labur batekin hasi ziren olerkiak sortzen eta gero Euskal Herrian jarraitu. Epe labur batean idatziak daude. Unean uneko sensazioei jarraituz.

        OLERKIAK 2007KO EKAINA

                                       I

         Banago baina ez nago,

begirada xamur horrek

Charlotte Gainsbourg gogorarazten

ametsen zientzia kontrolagabea

hegan doa denboran

tunelean ezin idatzi

lainoa hor eta burmuinean

atxiska hasten naizenean

ez nago baina banago.

                                      II

Argiak itzali dira

musikaren txanda heldu

        dantzaren eremuan

gerrikoak ihes egin du

hitzik ez da behar

erritmo mugimenduek

badute zer egina

egin ahala halajaina

                               III

Monotonia hausteak

bizia dakar

datorrela datorren aldaketak

eragina du orainaldiko

etorkizun hurbilean

hurbiletik gerta baitaitezke

gauza txikiak

gehiegizko monotonia hautsi;

eta bizitza alda dezaketen

gertaera txiki horiexek…

                               IV

Zaldi baten itzal handia

etxe batean islatuta

garagardoak hartuta

hiriaren distantzia

jendea barra barra

eseri eta birra-birra

mugak desagertzen direnean

batetik bestera hara

eta hona bestera

ttipi-ttapa barnera

bar tze lonara.

                                       V

Oroitzapenak berreskura

Eskura ura urazpian

an angelu ezberdinetako

tako akoadro koloretsuak

tsuak atsuak txutxumutxuan

itsuan uan two three

Threteen Ocean’s, ozea, ozea no

Ozeano pazifiko iko komertzianteak

zeluloidezko entrepresetan tan

tantontamente eroriak ak

akordatu zinemaren esentziaz!

                                       VI

Gora, topa ta gora

Goraka aka Güell, very ondo

in english

atenditu nautenean

Gaudi di Gau: Gau!

Ez egun, egunez inurriak

Bihurriak, bolsa sona, sonar

nar narzisismoa ere bai.

Escalivada bada, pan am Tumaca

ez nonbait, nonzer, zernahi

ta geltokian eserlekurik batez.

                                       VII

Loa logotipo loa

atake epileptikoak

Mondongo logo olinpikoak.

Lozorro zomorro (h)or mozo

Mossos d’esquadra manifan

Kameren aurrean erru-dun.

Politikoen gogorkeria

eten baten haustekeria

demasiada porkeria.

Klimak kilima beroak

beroak akatuz planeta

eta hori ez da izan ETA.

Gazteak etxerik ez

Edo hipotekaturik

Leporaino, xentimorik batez.

Injustiziak dakartza biziak

elkartasun ezaren minbiziak

hauek min batzuk, baina ez guziak.

                               VIII

Haurrak erortzen marruak

altxako dira berehala,

helduok baino errazago

ago agoniarik gabe bizi dute

erorketa, nahiz negar egin;

helduok ez dakigu erortzen

erori gabe hasten zaigu barrua marruka

makurtuta biziko bagina bezala

eta irribarre egiten ere kostata galantki.

                               IX

Bravo! Ole! Kiyo! Fixa!

Aizak! Aizan! Entzun! Eman gogor!

Escolti, nen! Força al canut!

What are you doing darling?

Ça va bien! Çe tout controle!

Proust! Proust! Orfidersen!

Aligato! Konichiwa!

Salam ale cum! Ale cum salam!

Viva la casa Babilón.

                                       X

Haizeak jotzen duenari esker

esker ezker kerosenorik gabeko

olatu itsas bizkorrak

harriak dira dortokak

kak kaktusak urruneko basamortuan

mortuan mortis mortem

hiltzen doazen florak,

manglareak desagertzen doaz

munduko erdiak, beste erdiak

beldurrez; ez ez da posible!

                          &n
bsp;           
XI

Ez etsi. Ez, ez, ez zaitez ezkor jarri.

Ez da goibeltzeko garaia.              

Ez etsi. Ez, ez, ez atzera begiratu.

Ez da itsutzeko ardua.

Ez etsi. Ez, ez, ez mingostu.

Ez da pipertzeko unea.

Ez etsi. Ez, ez, ez ustelkeriarik ez.

Ez dago ustela onartzeko modua.

Ez etsi. Ez, ez, ez eta ezezko borobila.

Ezetz esaten ere jakin behar da.

                                       XIII

Kutsadura katodikoaren erruz

buruko mina

ez da ba arina

ikuskizun kirol-fikzio-propagandistikoak

gure baitan han baita

entretenimendu errazegia

egia askorentzat eguneroko ogia

aisialdiaren orgia

gehienetan nagia

eta aparatua itzaltzea

beharrezkoa litzateke

lo egiteko bada ere.

                               XIV

Erpinetan begiratzea baino

gauza zirtolaririk

iskinetan, muturretan

egoeren ertzeetan

arakatzea baino

kontu biziagorik

bizi nago osorik

ikastea zirrikituetatik

uste baino beharrezkoagoa.

                                       XV

Itxi begiak

eta opari bat

ireki begiak

bi opari

bat zu

bestea zure begirada

itxi begiak

hiru opari

bat zu

bestea ni zurekin

bertzea biok besarkatuta

ireki begiak

lau opari

bat zu

bestea ni pozik zure ondoan

bertzea laztanak

laugarrena ohea eta gu

itxi begiak

bost opari

bat zu

bestea ni zuri lotuta

bertzea jokoak

laugarrena plazerra

azkena maitasun betea.

                       

                        XVI

        Literatura liluratura mentura

       

Musika muxika apika-apika

Zinema enema banoa a Ipanema

Pintua soltura ta gero escultura

Kultura sutura ez da itxura

Arte aparte Napoleón Bonaparte

Poesia hesia oso berezia

Arrima kilima hitzen arima.

                       

XVII

        Zeruari begira, garuna ezerezean

ezertan badoaz denbora uneak

zer egin jakin gabe bagoaz

ez aurrea, ez atzera

inozokeriak ahotik jaurtiz

ez baitakigu zer esan ere.

Horregatik batzutan hitz gutxi

asko esatearen seinale

berba gehiegi bestetan

ezertarako, ezertarako ez.

       

                        XVIII

Etsai echais pa fuera

Lagun, laguna mental

Tal tal que querida míaaaaaaaaaaa (kantuan)

Itsas lamia la mia

Miazkatu katu tutu tururu

Ezin dena ezin da, baina

Ahalegina egina fina

Oraingoan bai, oraingoan bai

Erasoraaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa-ah

Hau da akabera, bera, arabera

Hitz gehiago esateko ez

Eta oporretara joateko gogo

Gogo (keinua), gogo biziz, bizi, ondo bizi

Eta ondo ibili, irakurle maitagarriak

Amen!!!

 

Hedabide digitalak telebistaren aurretik

Irratiaren aurretik eta dagoeneko telebistaren aurretik daude hedabide digitalak mundu mailan. Nazio Batuen Digital life 2006 txostenaren arabera, mundu mailan gehiago erabiltzen dira Interneteko hedabideak telebista baino.
Adin tarteetako datuei erreparatuta, 18 urtez azpikoek astean 14 ordu pasatzen dituzte hedabide digitalei begira. Telebista ikusten 12 ordu egiten dituzte eta irratia entzuten sei ordu.
18-54 urte bitarteko kontsumitzaileek 16 orduz erabiltzen dituzte hedabide digitalak eta 13 ordu pasatzen dituzte telebistari begira. Irratia entzuten, aldiz, zortzi ordu egiten dituzte.
Joera horretan 55 urtetik gorakoak dira salbuespena: 16 ordu telebistari begira, zortzi hedabide digitalak kontsumitzen eta zazpi irratia entzuten.