Z
Ziurtasunik gabe, ziur.
Ziurtasunetik hain gertu, dena lotuta, ustez, baina ez.
Hain gara hauskorrak bat batean lurrera erortzen den portzelanazko plater bat bezala, hain gara ahulak hain erraz besteetaz hitz egitea, eta norbera ahaztea.
Dena da ziurra, dena da horrela, bai hala da, ziur. Ziurtasunetik bizi denak bota dezala lehenengo harria, Bueltan itzuli eta buruan joko baitio eta bihotza hautsi, txiki-txiki egingo baitu.
Horregatik gelditu naiz txiki-txiki, intsektu bat, usteldutako airean nolahala hegan eginez; euli bat baino, ez naiz, demontre, bizitza laburrekoa, ahulegia bizirauteko, ziurtasunetik hain urruti geldituko dena, bizi laburrean zalantzaz ibiliko dena. |
Kategoria: Urtziren ”Beta” liburuko olerkiak
Xuabe xuabe
X
Xuabe xuabe
Zertarako gaude hemen, hemen, zertarako iritsi gara honaino? Burua galdu dugunaren sentsazio kontrajarriak argitzen doaz, argitzen doaz, ez baikara gure buruaren jabe, ez baitugu jabe gure burua. Izua ematen du goizak egunero jaikitzen garenean, hain zaila baita ohetik irtetea ohetik irtetea hala ere laztan batzuk egin beharko ditugu, laztandu azalen bat lazzzzzzzzzzzzzztandu, eta muxxxxxxxxxxukatu, muxukatu katu xuria guria, muxukatu katu hartu bizipozaren, seinale koloretsuenak onenak, izenak izanak, izanak izenak, zenak, zezenak adarrak okerrak, okerrak ankerrak akerrak, okerrak adarrak zezenak, denak, baikaude oker oker okerrrak, zuzena, egokia eta ona zer den ba al daki norbaitek? Ez, ezzzzzzzzzzzzzzztut uste, Ezzzzzzzzzzzzzzzzztakit ba zergatik. Zergatik, zergatik galdetu behin eta berriro galdetu, eta mutu gelditu, gelditu mutu, zergatik?
|
TZ
TZirrikitatuetatik anti-kakatua
Ur Tzirrikituen irriki zikiro kiromantzia antz(eko)tasun eko(…….)logia ogia
ia iaioa (j)aioa (h)oa (g)oazen azentu tumatxa matx(u)ra rarara (hu)ra hurakana anakronia kroni(k)a (h)ika ka kakatua kakatua kakatua kakaztuta hua, hau ez da gure gogoko kakatua albiste alpistearekin nahastuta baitzen zozolotuta ta tara neurea hara haraino ta honaino iritsita ita ez dago dena itxita.
Ez dago dena idatzita |
Txutxumutxu
TX
Txutxumutxu
Txutxutxukutxukutxukutxuku, trenaren txukutxuku, txukuna txutxua, txutxumutxu gehiegi aspertzen direnak, direnak zirenak sirenak, sirenak entzun eta zurrumurrua zabaldu, ta landu apaindu, ta ezberdina puteatu, sisteman kateatu, bai kateatu nahi zaituzte, ez uste, ezin da nahi duzuna egin duzuna egin duzuna zurea erantzuna baldintzatzen zaituna. Baldin zaren amankomuna komuna, kakaz beteta beteta kakaz mingaina, Engaina alajaina, labaina zorrotz bat, Hitz faltsuak mozteko ahazteko, Besteen bizitzak ta norberarena libre bizitzeko, joder.
|
TS
Tsori, ts(x)oriaren huTSunea hegaTS
Hutsune sentibera izan ohi du begirada zitaleko txoriak lurrean gelditzen den une oro. Moko finak baditu hamaika gauza esateko galdurik dauden munduetan.
Nola hola txori erresiñolak, itxaropenak baditu ireki beharreko ateak egun bakoitzaren zain, eta hegoak ebakitzen badizkigute asmatuko dugu moduren bat hegan egiteko irudimenarekin. |
Tirri Tarrari
T
Tirri-Tarrari, Argi Beltzari
Hitzik gabe nola adierazi hitzekin ‘Sin palabras’
Sorrera sorkuntza garapena bilakaera ahotsak; emakumeen bake nahiak? Barne bakea tirriki tarraka ahotsak; Donostiako hondartzatik haratago, Pasaiako kaitik urrutiago, hara sakonago itsas zabalean, orbain beltzik ezetz, musikaz blai, argi beltzik baietz, baietz egin aurre fobiari.
Sssssshhh Ssssshhh Ssssshhh Itzalak beldurrez Infernuan itzalak Hodeiak kantuka bals batean hasi dira piztiak dantzan
Aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa txori bat iritsi da bere kaiolara.
Hipokrisiari aurre, zinismoari aurre, aurre, aurre, aurrera barneko soka dantzan.
Amonari ohore Harengatik ez balitz Gu………………………………….ezer, ezertxore ez, Aitonari ohore.
Maitasunarekin goazen arraunean zeru oskarbiko izarrak zenbatuz, sentimenduak dastatuz, dastatuz ur kresalaren zapore gazia, gazia, grazia, graziaz, itsasoko emakume-gizonak.
Betidanik ametsetan, Amets, ba al dakizu iraganak ez duela zalantzarako tarterik uzten? Atzo pasa da, bihar ametsak, orain musika…
TIRRIki TARRAka |
S
Sortu vs Suntsitu
Sortu, eraiki, eman,Irakeko amek haurrak ekartzen dituzte, biziaren miraria eskaini. Badira batzuk sormen guztia Suntsitu nahi dutenak, Sortzeko ahalmena ezabatua dutenak.
Amerikako indiarrek dantza magikoak egiten zituzten, suntsitu egin zituzten horiek ere. Vietnamgo mendietan jolastu egiten zuten haurrek, Suntsitzaileak iritsi ziren arte. Euren lagun bibotedunek ez zituzten sortzaileak gogoko eta hizkuntza aberats baten sormena desegin nahi zuten.
Suntsipen gehiegi, malko anitz, burugabeak. Guri sortzen jarraitzea gelditzen zaigu, eraiki, eman, oparitu, ez dugu elkar suntsituko.
2003an idatzia, Egunkariaren itxieraren ondorengo asteren batean eta Iraken AEBek egindako erasoaren garaian.
|
Reala
Reala
Republikanoek ere ospatzen dute Urtarrilaren 6a:
Roscoaren sorpresa atera zait opilan eta oparitu didazun arratsalde goxoaren ondoren zuretzat hitz batzuk sortzea okurritu zait, azken bi txirriak erre ondoren. Zure opariak ere merezi zuentrukean zerbait edo musu-truk. Horregatik jo dut oroimenera, zure hitzetara, parrandan bizitako unetara. Pena merezi duen pertsona bati gogorazeko, penaz, lagun onen uneak konpartitzea bezalakorik ez dagoela. Hurrengo Roscoa nire esku.
Urrunetik gerturatzean muxu bat edo bi.
|
P
Pauso amaigabea Amaitu gabeko pausuabadoa aurrera, edo ezintasunaren jostorratza bihotzean puntzada bi.
Errepide ilunean ez da larrosarik ikusten, ez da usaimen loraturik, atzean kilometro bat eta 200 gasolindegi aurrean, autobus bat gidari, leiho zabalak, ikusmen dardaria.
Agure lasaiak eta itxaropen gutxi. Bide amaitezina, bizitzaren noraeza, haserak eta amaierak garunaren zirrikituetan.
Itsu bat justizia ezartzen, ezartzen justizia itsu erdian tarte bat, kate bat, ahots bat, gurutzabide isolatuetan soul abestiekin lokartzen den ironia, edo musika gogorragoa bizitza astintzeko, oroitzapen beltzetan eta orduan siesta bat leihoa berriro zabaltzeko.
Esnatzerakoan gosaria, betaurreko zikinak difuminazio zirkularra gauzen garrantziaren erruz ezer gertatuko ez balitz bezala hegan egin daitekeenaren ametsa bestelako dimentsiotan,
zurrunbiloetatik ertzak gozatuz, orduan biolin hots bat demagun Salzburgon edo Hanburgon, kontinente zaharraren soinu banda kontinente berriaren erritmora dantzan. Kontsumismo klon bat, hizkuntza zaharrak parking hilobi batean, izanaren oroitzapen galdua, “ez erre, mesedez” idatzia erreta dagoenarentzat bidai opari eskaintza kamutsa.
Iraganaren soka lodiak estutzen du heste mehearen habia.
XX. Mendearen ahanztura, barne guda bat edo hamasei garun txirrindularitza pista betea, erreleboak bizkor sprintak jendetsuak, neuronak abiadura bizian sei ordu edo 666 bete arte.
Alá-k, ez gaitu deabru bilakatu. Ala guztiaren jakitun, berez ezertxo ere jakin gabe.
Orduan pausu berri bat muxu bat lepoan eta goxo lo egin biharamuna, esnatzean bihar amona bihar irribarre gozo batekin amesgaiztoak albora joan dira hegaka eta bihar jaioko gara berriro.
Bi puntzada bihotzean, jostorratz bat bezala, ezintasunarekin aurrera doaz pausu amaigabean.
|
Olinpoan
O
OLINPOAN
Olinpoko jainkoek gainetik
beti dute arrazoi,
beti dute egia,
euskal letren olinpotik
goitik begiratzen dute batzuek,
herri xehea mespretxatu,
langile xumeak tuntuntzat hartu,
kultura guztia eurena,
eta besteena kultura eza,
mass kultura zapuzten dute,
haiena delako guairena,
haiena jarraitu beharrekoa.
Besteek dena gaizki egiten baitute,
besteek ez baitute haien maila.
Olinpotik jainkoen mezuak
barreiatzen dituzte
zutabegintzan,
edo hedabideetako eremu
autokonplazienteetan.
Lagunek (edo)
irakurri dute haien liburua, batzuk konpromisoz.
Baina nahikoa da nonbait,
Olinpotik hiper-perfektu izaten jarraitzeko.
* Eskerrak idazle guztiak ez diren horrelakoak.