‘Etzi.pm’ atarirako 2017an idatzitako artikuluen bilduma

Talaioseko lagunak eta Nagore Vega koordinatzaileak proposatuta, 2017an hamar artikulu idatzi ditugu —hilean behin, eta bitan atseden—. Hona artikuluak:

Urtarrila: Blade Runner eta distopia poetiko bat

Otsaila: Gure Esku Dago-ren galdeketak

Martxoa: ‘Euskalduna naiz, eta zu?’ afera

Apirila: Hatsaren poesia

Maiatza: Turismoaz

Ekaina: Ameskeriak edo esna amestea

Uztaila: EITBren etorkizuna

Urria: Euskal zinema 2017ko Zinemaldian

Azaroa: Ustelak eta beste

Abendua: Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala

Artisten elkartasuna jazartutako aktoreei

Berriarako elkarrizketa< egin diegu Miren Gaztañaga eta Itziar Ituño aktoreei. Ituñoren aurkako Interneteko erasoaldiaren ostean, Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako, Galiziako eta Espainiako hainbat artistek atxikimendua eman zioten agiri bati, jazartutako aktoreei elkartasuna adieraziz. Ahanzturan gera ez dadin, blog honetan jasoko dugu zerrendaren pdf-a.

Bertso zahar eta berri zenbaiten bilduma (1798)

Bertso zahar eta berri zenbaiten bilduma (1798).

‘Reflexiones sobre el minotauro vasco’

Patri Urkizuren gaztelaniazko artikulu zenbait euskal literaturaz

Patri Urkizuren Kontakizun laburrak

Kontakizun laburrak

Patri Urkizuren ‘Jon Miranderen oroitzapenak. Etsipenez’ eleberria

‘Jon Miranderen oroitzapenak. Etsipenez’ eleberria

Patri Urkizuren ‘1936ko Santakrutzak’ eleberria

‘1936ko Santakrutzak’ eleberria

Patri Urkizuren ‘Anton Abbadiaren Etiopiako bidaia’ eleberria

‘Anton Abbadiaren Etiopiako bidaia’ eleberria

Patri Urkizuren ‘Sekulorun sekulotan’ eleberria

‘Sekulorun sekulotan’ eleberria osorik irakurgai.

Itzali gabeko arratsa

http://vimeo.com/36508388

Hatzaren puntan haizea epela
belauniko beharra zorabio ertzean,
zauriak strip-tease mingarria azalean
kaleko oinetakoek kriskitin erritmoan,
itzulerako bihotz taupada hotzak,
anai-arreben telefono dei luzeak
begirada maltzur isil zekenak,
zapin zorabio zentzugabea
plangintzak asteka hiruki zuzenak
itzali gabeko arrats estua
mediku akatsak edo dena birus bat,
burua galtzen zahartzaro txikietan
maitasun besoak irribarreari begira,
itxarongeletan asperdura minutuak,
garrasi tuntunak leiho ondoan
logura neketsuak gauari deika,
biharko utzitako marrazki lodiak
ahaztutako bidaia zatiak esna,
txokolate zatiak hortzetan solasean
eta erdian gu nora ezean
jakin gabe une erabakigarri horretan
zer esan edo zer egin.