XXII
PARIS
Ez baita herririk Parisez besterik Zu bezalakorik.
Beti geldituko zaigu Parise, Zioen neskak, bihotzeko Bonba-taupadak zirela eta Erantzun zionean.
Meza baten truke Parise Hamaseigarren mendean Erosi zuen Henri laugarrenak, Erregeetarik hoberenak.
Almatik Bastillara, Parise, Seine ibaiko gabarrak Mantso-mantso dihoaz Kargaturik bizkarrak. Nôtre Dame, oi, Parise, Harlanduzko irudiz Katedraletan xarmantena, Andereetan hala biz.
Bistrotetan, oi, Parise, Ez da zure parerik, Munduko mokofinak Dituzu liluraturik.
Eiffelen dorrea, Parise, Eraikita duzu burniz, Aurrean da Trocadero Urtegiz eta liliz.
|
Kategoria: Poemak
XXI
BILBO
Santurtzitik Bilbora Bilbotik Santzurtzira Jada ez dabil oihuz sardinsaltzailea.
Santurtziko kaian Singapurreko eran Badira untziak txabol bihurtuta.
Portugaleteko zubia Burdin ederrez eraikia Ez nahasteko moldea ezker eta eskubia.
Sestaoko ontzitegiak Izan ditu garai hobeak, Iberia eta Kaiku arraunean zirenean garaileak.
Getxo eta Algorta Txalet eta goleta, Dotore dabiltza eta pobrezak ez du inporta.
Gugenheimeko untzia Antze ederrez betea, Antze ederrez betea eta ahantzirik izerdia.
Zazpi kaleak ditu Uholdeak eraberritu Oxala euskarak ere berbiziko balitu! |
XX
GRANADA
Mulhazena goizik jantzi da elurrez Alhambrako ezpondak borbor urez Gereziondoak estali dira lili horiez Leihotik begira Fatima ari da negarrez Erbesterako bidea hartu beharrez, Paraje xarmantak agurtuz dolorez. |
Cordoba
XIX
CORDOBA
Cordobako kalifak Ardo gorrizko kaliza Odaliska beltzari Dio eskaini.
Amorante biek Ardo gorriari eta Odaliska beltzari Bibaka diote egin.
Oihal hori arina Soinetik zaio erori, Odaliska beltzari Soinua arrabitari.
Ezer plazentago Ba ote jotzea baino Odaliska beltzari Lili usaindaunari.
Eta narru ukitze bero, Besarkatze ero Odaliska beltzari Xarmant denari.
Cordobako mezkita Bilakatu da eliza, Odaliska beltzari Atea diote itxi. |
Casablanca
XVIII
CASABLANCA
Humphrey Bogart Eta Ingrid Bergman Dira Michael Curtizen zuzendaritzapean.
Jo ezazu, Sam, berriz, Eta pianistak dagi bis, Denborarik hobe pasatuko ez balitz.
Alemanak gerletan, Beltzak iaio kantetan, Eta euskaldun batzu ere kontrabandetan.
Medinako dendetan Zilarginak lanean, Zilarginak lanean eta antzinako juduen eran.
Medinako dendetan Tapizak salmentan, Alfonbrak eta kilimak denak merke enkantetan.
Almunia jatetxean Zeta tapizen artean Zein ongi neskatxekin erdietzanda jan-edanean.
Casablancatik Lisboara Lisboatik Ameriketara, Ameriketako exiliotik berriro etxekora. |
Tanger
XVII
TANGER
Medinatik pasa gara, Larru tintatzaileen kirats, Ezpondetako zikinkeria eta eskaleen kalaka artean.
Cervantes teatroa da Eraikin modernista, Erortze zorian dagoena eta margolarien modela.
Terraza txurietan Beltzak ileapainketan Itxoiten ari dira joateko pateretan.
Kantil gainean Laranjondoz inguratua, Hertsiduraren aurrean tea dastatzean
Gibraltarreko harria Kontrabandisten loria, Eta miseria pairatzaileen paradisu eragotzia.
Ikusten ditut, ikusi, Hainbat petroliuntzi Hainbat kruzero itsusi eta paterariak igeri.
Tangerreko kasinoan Zilbor dantza afarian, Zilbor dantza afarian eta dirua erruz ruletan.
|
Limasol
XVI
LIMASOL
Limasoleko portuan Gaztelu zaharrean Rixar eta Berengela ezkondu zirenean
Frantses gudariak Eta Nafarroakoak Munduz-mundu zebiltzan gerra batailetan.
Lehoi bihoztunak Eta Berengelak Txoko eder bat aurkitu zuten egiteko ezteiak.
Berengelak hartakoz, Aholkulari Jakes Urrioz, Nafarroatik Txipreraino ez zuten izan hotz.
Marmolezko hilobiak, Frantsesez idatziak, Euskararik ez baitzekiten ez erregek ez irudigileak.
Al-hellik jantokia Arrainetan egokia, Arrainetan egokia eta mahaietan errusiar mafia.
|
Odesa
XV
ODESA
Oi, zein eder daten Odesa, Eder ere ostalersa, Agintaria ez balitz erabat aldrebesa!
Potemkin gudontziak Hamaika enbolo eta ardatz, Dena ondo dihoa pozik marinela bada.
Makinak badabiltza, Honata eta harata, Honata eta harata baporez eta zaindarien metrailetaz.
Eskaileratan beheiti Ohore Eisensteini Eskerrak ez zaion haurrari sehaska irauli.
Odesako parkeetan Bikoteak isiltasunean Liburua bakero azpian eta musu irakurketan.
Ohore eta goraintzi Gudari eroriari, Isilik daude bisitariak eta Maiakowski kantari.
Ohore soto honi, Bai baita hemen edari, Ardo zuri, gorri, vodka ugari, baita komisari. |
Estanbul
XIV
ESTANBUL
Azken portu Europan, Lehenetarikoa Asian, Estanbul dago Bosforoko hertsiduran.
Mezkitako dorreak Lauak dizdiz urreak, Bertatik Allahren deia bota du moezinak.
Topkapiko joiak, Topazio eta errubiak, Sultanen esmeralda eta eder prezios harriak.
Galataseko zubian Haurrak sos batian Zigarro bana saldu nahiz dabiltza miserian.
Bazarreko saltzaileak Hizkuntzetan trebeak, Beharra eta saldu nahia dituzte irakasleak.
Bazarraren atarian Hartz bat ari da dantzan, Hartza ari da dantzan eta zaindaria xinglan.
|
XIII Palmyra
XIII
PALMYRA
Palmyrako harrizko zutabeak Erromatar garaian jasoak, Hango zalditeria, hango ikuskizunak.
Palmyrako tenploetan Eder da Baalena, Marmolezko irudiz jantzita modernoena.
Palmyrako gauetan Marga C. Hiriart da Sarauetako erregina eta ezartzen du moda.
Palmyrako kapitainak Nahi du amorantetzat, Ezetza eman baitio hartu du espioitzat.
Palmyrako karriketan Irrintzinak ezteietan, Oihu eta irrintzi pasa dira beribiletan.
Palmyrako Museoak Huntzez jantzita hormak, Goroldioz mailak eta belarrez oroitarriak.
Palmyrako museo atarian Oroitarri erori eleanitzak, Latinez, grekeraz eta arameo-palmyreraz. |