Ternua

Ternua edo MCCCLXXVII urthean bacqallau irlara  Piarres Detcheverryk eguindaco navigationeaz.

 Nobelaren aurreneko 15 orrialdeak

 

 

                                               Patri  URKIZU

 

TERNUA

 

 

 

 

height="394" src="file:///C:/DOCUME%7E1/Patri/CONFIG%7E1/Temp/msohtml1/01/clip_image002.jpg" width="326" />nd”> 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

                                                   TERNUA

 

                                                       EDO

 

                                  MCCCCLXXVII  URTHEAN

 

                         BACQALLAU IRLARA EGUINDACO

 

                                          NAVIGATIONEAZ

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

         Jaincoac bada creatu çituen baléa haundiak, eta animalia higuitçen diren guçiac urec franquiaz bere motaren arabera ekharri çituztenac, eta hegastin guçiac bere motaren arabera hegala dutenac: eta ikhussi çuen Jainkoac hori ona çela.

                                                                         (Ethorquia, I, 21)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

IRAKURTZAILE aditua,  hona hemen labur-labur emanda nola ediren nuen Piarres Detcheverryk Bakailau Irlako, edo egun ezagutzen den eran Island of Newfounland, Ternuako Nabigazioneaz idatzitako eskuzkribu zaharra.

Uda arratsalde sargori batez Bidasoaz hegoalderanzko hondartzak jendetzaz blai zeuden ohi bezala urte sasoi honetan. Joanak ginen Bidarte inguruko itsas-ertzera atseden hartzera. Ibili ginen oinutsik ezezik bilutsik ere  eguzkiaren eta uhinen bailakua dastatzen eta mainu freskagarriaz  plazer hartzen. Asetu ginenean amiñi bat, kixkaltzeko beldurrez erabaki genuen, egarria zertxobait itzaltzearren,  Donibane Lohizunerantz abiatzea. Louis XIV.aren  plazan dagoen La Baleine izeneko tabernaren terrazan eseri ginen, eta atsedenalditxo bat hartu genuen bertan,  eguzki erregearen egoitza izan zen Lohobiagaren etxadia aurrez-aurre genuela. Ondoren, hasi ginen herriari bisitatxo bat ematen,  eta hainbat aldiz miresturiko San Juan Bautistaren eliza ederreko irudiekin patxadazko eta itzalezko une batzuk iragan genituen. Irtetzerakoan Gorritienea, kortsari famatuaren etx
ea bisitatu eta aho zabalik gelditu ginen  miretsiz Ana Austriakoaren, Infantaren  jauregiko aitzinaldea. Bertan dagoen pretilaren gainean eserita geundenean itsas-ontziak behatzen, ohartu  nintzen begi bistan neukala grabatu zaharretan beti Donibane Lohizune eta Zubiburu arteko uhartetxoan
Les Recolettes izenez agertzen zen kaputxinoen komentu zaharra kai ertzeko beste etxe berri zenbaiten artean ia estalirik. Ea hainbeste menderen buruan nola zegoen ikusi nahiz, hartu genuen beribila berriro eta zubia iraganik, aparkatu ondoren Pascal Elissalten kaian, adiskideak joan zitzaizkidan  marinelen kooperatibara itsas arropak ikusi eta erosi asmoz, ni sartzen nintzen bitartean  egun  komandantziaren egoitza ia abandonatua den eta garai batean komentu izandakoan. Berehala somatu eta jabetu nintzen hura fraidetegi bat izana zela. Entzuten nituen ene barnean jada gregoriano doinuz Materre, Haranburu eta Etxeberritarrak  bezperak euskaraz kantatzen. Zoko huts guztiak behatzen ari nintzelarik iritsi nintzen teilatupeko ganbarara. Mendetan abandonatua zirudien, hain zegoen egoera arriskugarrian zuradia. Ondo miatu nuen dena, eta alemanen okupazio garaiko paper zaharrak eta errebistak  esku artean nenbilzkiela hautsez horrakatzen, irtetzera nihoalarikan hara non begiak hautatzen dit zoko kantoi batean zurezko kutxatxoa. Makur-makur eginik eta arrastaka iritsi nintzen hara, hartu, ideki eta hura ene harridura! Pipiak erdi janiko pergamino horixta neukan eskuartean. Berehala ohartu nintzen XV. mendeko euskarazko eskuzkribu baten aurrean nintzela. Orriak iragaiterakoan ixkinak erortzen zihoazkion. Dardarez nengoen, irrikitan jakin nahiean nork idatzia ote zuen baina ez zegoen dudarik lehen orrialdean bertan idatzirik baitzegoen nor zen egilea: Piarres Detcheverry.

Ez dut nik, bada, transkribitzaile eta eguneratze lana baizik egin, ahalik eta  gertuenetik Euskaltzaindiak ematen dituen arauei jarraikiz. Badakit filologo bat bederen  haserretuko zaidala ez  errespetatzeagatik grafiak, adizkeren morfologia eta beste xehetasunak, baina irakurle arruntak uste dut eskertuko didala irakur-lana errazteagatikan.

Gaur egunean hainbesteineko lekua berri paperetan izaten ohi duten arrantzaleen gatazkek, alegia, egungo fletan edo halibutaren arrantza dela eta, Kanada aldeko itsaso urruneko albisteek, irakurleari lekutxo bat utziko diotelakoan, hona hemen antzina-antzinako euskaldunek bizi beharrez baleen ehizean  izan zituzten gora-beherez donibandar apez batek hain artoski bildu zituen berriak, eta hutsuneak betez zertxobait konponduak.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

                                           DEDIKAZIONEA

 

 

                                    BAIONECO APHEÇPICU

                       MOSSEINHOR BERTRAN DE LEHET

                             DIGNE ETA OHORAGARRIARI

                                                 GUTHUNA

                                    NON TRATATCEN DEN

                                                  TERNUAZ

               EDO BACQALLAU IRLACO NAVIGATIONEAZ

            &nbs
p;                    
PIARRES  DETCHEVERRY

         DONIBANE LOHITÇUNECOAC  IÇQUIRIBATURIC

                                                           

                                              MCCCCLXXVII 

                                                 URTHEAN

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

AITAREN eta Semearen eta Izpiritu Sainduaren izenean, hala biz.

Baionako hirian apezpiku guztiz noble Bertrand de Lehet birtutez eta onez konplitua denari, bere zerbitzari ttipi eta obedientak, Piarres Detcheverry Arretche Donibane Lohizunekoak grazia eta bakea.

Monseinhor, gure Jaunaren mila bostehun eta seigarren urtearen lehen egunean ematen diot berorren aginduari hasiera, xehe-xeheki  izkiribatuz bidaia oroitzapen hauek. Besaulkian erdi etzanik,adinak eta hezueriak jota, apezetxe eder honetan erretiratua, eta elizkizun lanetarik aske, hona hemen gaztetan ibili itsasoetako bide arriskutsuen ixtorioa, zeinetan hainbat lan eta hainbat sofrimendu pairatuz nere bizitzako urterik sasoitsuenak eman ditudan.

Ez zait gelditzen, jauna, nere pobrezian bertze altxor preziaturik gomutek betea duten kutxa hauxe baino, eta nola astirik sobera badudan erretiro honetan, neguko bazkalondo luzeak arintzearren memorioak lumara dakazkidan arabera izkiribaturen ditut gaztaroko gertakuntzak, jakin dezan zein bizitza molde zeramaten, aintzina eta egun, hala gure marinel ausartek nola laguntzen genituen apez sofrituok.

Gogo biziz hasi naizen egiteko honetan nere bidaietan gertatzen zitzaizkidanak paperean jasotzeko hartu nuen ohiturak lagunduko nau, hauek berriro irakurtzerakoan burura baitatozkit trumilka eta irudi nahasitan hainbertze joan-etorri, arazo eta ixtorio, non oharretan barrena ordre amiñi bat ipini beharrean naizen kontakizunak lotura eta hari xuxen bat ukan dezan. Alabaina, bada hauetan hutsarte bat. Hainbat urtez itsasuntzietan nenbilela hauen goiti-beheitien berri hartzeko ez zitzaidan unerik faltatu. Hala, ziur nintzen nere lehen bidaiaren egunorozko gisako bat  izkiribaturik laga nuela, baina epe luze baten buruan ohartu naiz behatu ditudalarik etxeko eta armairu-marginu-kutxetako zoko guztiak, ez zaidala paper zaharren artean ageri. Beraz, egunorozkoaren ezean, Jainkoak emaniko dohainak eta  graziak lagundurik adieraztera nihoakio, nolakoa zen urte haietako eta bereziki MCCCCLXXVII urtean eginiko Hartzen  Irlako Nabigazionea, geroago Bakailau Uhartea eta azkenik Ternuakoa bezala ezagutu izan dena, munduan den kreaturik handienaren ehizean.  Kontakizun hau, beraz, agindu bezala betetzen dut, irakurri ondoren  bai apezen, bai burges merkatarien, bai eta marinel xumeen etorkizunaren onbidean  berari darizkien ikaskizunez balia dadin eta halaber  ahal baleza heien artean ezarri ditudan ixtorioekin solaz har lezantzat. Eta hasiak baitira erraiten Genuako bi mariante direla paraje urrun haietako edireile; bata Joannes Cabotus Henri VII.aren zerbitzaria, eta bertzea Cristophorus Colombus Fernando Aragoeko erregearena; eta sinestatzen baitut presuna anitz badela txingurriaz hartz egiten duenik, hona apalki emanak zure zerbitzari humblearen bidaia gertakuntzak.

Donibane Lohitzunen, MDVIko aboztuaren IIan.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

I

 

     NOLA ENBARKATU GINEN DONIBANEKO PORTUAN

 

 

MILA
laurehun eta hirurogeita hamazazpigarren urteko martxoaren hirurean partitu ginen Donibaneko portutik.  Osaba  Johanes Detcheverry zen kapitain pilotua, MARIE zuen izena  baleuntziak, eta haren manupean geunden tripulazionea oro.

Ezkerrenean egun hartan goizean goiz ziren oro jeiki, baina ez zen nabari bozkario handirik, triste iratzarri baitzen gure ama Kattalin, zeinen  betzulo ubel eta ilunetan, begirada akituan gau beilan  malkoek lagatako urratsa ageri zen. Nik ere luzetsi nituen gau orduak alba aitzin, esna pasatu bainituen are-orenak  oro, lehen bidaia zela eta, eraman behar nuen kutxako gauza guztiak behin eta berriz prestatuz eta ordre hautatu batean tolestatu eta  denak bata bertzearen ondoan utzirik.

Partitzeko tenorea iritsia zen. Elkarrekin gosari ttipia egin  genuen baraua hausteko eta pot hunkigarria kopetean emanez besarkatu ninduen malkoak zerizkiola. Bazirudien azken adioa zatekeela. Triste zegoen erabat, eta susmo txarrak  zerabiltzanean bezala bekokia zimur-zimur, oso asaldaturik ikusi nuen.  Tamalez, egia bilakatuko ziren iragarpen beltz haiek, nik alde egin eta berehala eraman baitzuen Heriok berarekin  Jaunaren presentziara,  ezina izan zitzaidalarik ondorioz berriz ikustea.

– Adio, seme, bidai ona izan.

– Adios, ama, udazkenerarte Jainkoak nahi badu.

Baina agur hura sekulakoa izanen zen. Etxeko morroiak lagundu ninduen kutxa untziraino eramaten. Donibaneko portua beti izan ohi da portu inportantea. Kaiak eta moileak kupelez, sarez, itsasoko tresneriez, petrixeriez, erremintez eta lanabesez, marxandisez gainezka zeuden ohi bezala, dena nahasian.  Zein untzi azpiak alkaternaz gantzuten, zein untzi sabel eta saihetsak zur gogorragoz iltzez josten, zein sare hautsiak jostorratz fin eta luzez konpontzen. Han andere berriketariak oihu eta garrasi, hor emabalesaltzaileak enkantean balenkia eskaintzen, hemen arrainketari batzuek beren arraintxo  saskiekin sardinak, antxoak, txipiroiak, legatzak, krabak, lupiak, doradak, erlak, pantxoak, fanekak, xabiroiak, perloiak, katuarrainak, sapuak, begihaundiak, korkoiak, aingirak, lanpardak, bisiguak, dontzeilak, arraintxikiak, dontzeilak…, era, luzera, zabalera, kolore ta tamaina guztietakoak aldarrikatzen. Batzuek besapean saski zabalak harturik hiriko karriketan barrena barreiatzen ziren solas etengabean,  beren marxandizak leihoetara eta etxe atarietara ageri ziren etxekoandreei eskaintzen zietelarik. Dena saldu zutenak, otarreak hutsik kaiondoko tabernetan ikus zitezkeen zintzur marrantatua arno gorriz eta agardentaz bustitzen, algara handiak sortzen eta azken agurrak ematen partitzen ari ziren marinelei.

Enbarkatu baino lehen solaz luzexka bota nuen nerekin meza berria Anger de Lehet berorren osabaren eskutik apezgintzaren sakramendua harturik zuen Arnaud Zubieta zubiburukoarekin, zein ANNA izenez bataiatu bertze untzira igotzear zen, eta zeinekin partiada aurreko egunetan prestatu nituen  eginkizunerako beharrezkoak: otoitz-liburua, kaliza, ogi saindua, arno bedeinkatua, eleizkizunetako jantziak, paraje hotzetarako zamarra berogarriak, lumatxoak, tinta, lumatokia, pergaminoa… Dena, aitak eginikako kutxa dotore eta taila bikainez horniturikoan sartu eta ongi giltzaturik.

– Ator nerekin -erran zidan osaba Johanesek- hire ganbaratxoa erakutsiko diat eta untziaren berri emanen.

Ondoren popaldean kokaturik neukan  ganbaratxora igotzen lagundu ninduen. 

Gauak zeruetako tapak ideki eta bere iturri guztiak bere kasa husten utziz zaparrada erasoak bota zituen bortizki karrika kantoinak garbituz, baina goiz-alba ateri ageri zen. Larrun inguruko mendi gailurraren aldetik eguzkia nakarrezko maxkur arrosaz urratzen zihoan gauaren larru urdin nabarra, firmamentuko hedaduretarik argi-zagiak bakanka itzaltzen bide zirela. Artizarra gelditzen zen soil-soilik diztizari egun berriari keinuka.

Ohi bezala, martxoko eguraldia, eguzkia eta euria.

Betri Hiriart, kontramaisua, urtetan sarturiko marinel zaharra, hamaika ekaitz, mendebal eta itsas-bidai eginagatik oraindik gizon mardul eta gordina, zimurrez beteriko aurpegi beltxarana, begi berde eta bizar urdina, zutik zubigainean zuzentzen ari zen partiadaren goiti-beheiti eta lan guztia. Ahots sarkor, zakar, eta  beldurgarriaz erdi-lo balantzaka zebiltzan mutil eta marinelei aginduak ematen ari zitzaien:

– Ea, konpai, eutsi horri, deabru arraioa!

Aingurazainak kateak biltzen ari ziren, lepo eta besoetako giharre guztiak tenk lehertzeko zorian, sakrebleka, goiti  eta beheiti, bertze marinelek zoko guztiak ikusmiratzen eta prestatzen, kableak tinkatzen, sokak errebisatzen, zuradia puntuan ipinten, batelikoak eta lema bastoina begiztatzen. Matias Etchebeste artileroa aurkeztu zidaten  artileria errepasatzen, bolbora leku seguruan eta lehorrean uzten, burdin bolak eta zizpak kontatzen zegoen une batean.

– Badakizu, -erran zidan- gerlan beti dira beharrezko harmak.

– Bai, hala da, baina gerlan bihotza eta zentzuna beharrago dira iskiluak baino.

– Ba, ba… behar bada…

Mikelon Duhalde kuzinaria sotoko jan-edanak, arnoa, sagarnoa, agardenta, ur-ezti kupelak, biskotx, arrain gatzatu, urdainki, idiki, eta zikirokiak, bat bedera bere kupelean behar bezala zeuden arakatzen eta ikertzen, Miñiña izeneko katutxoa, sagu bila kupelen
artea</