Egia

Egiak, ispiluari begira jarriz,
gezur asko ikusi ditu
irudikatu ditu errealitate ilunak
behar ez ziren gisa
benetako bizia non zen galdetu du,
isiltasuna pausatu da
etengabeko soinuan,
zarata itsuan.

Ezinezkoa gertatu zaio egiari
oihu gardenik egitea,
buelta eman du,
ispilua ahaztu,
eta ikaraz joan da
etorri den bide beretik,
itxurak ahaztuz,
nor besarkatu ez duela.

Bazuen lagun bat, susmopean
ezin lotu,
ezin elkarrekin jolastu,
eta ahaztu egin du
iraganeko jolasa,
zerbait ikusi du
argi oker bat
eta betirako joan da
zalantzara.

‘Eremu jaioberrien zain’ olerkia kanta bihurtua

Punta Ara2 taldeak, Lorea Intxaurrandieta kantari dela, kantu bihurtu du gure ‘Eremu jaioberrien zain’ olerkia. Donostiako Antzoki Zaharrean kantatu zuten: