Kategoriak
Urtziren ''Beta'' liburuko olerkiak

Bagetan

B

 

BAGETAN

 

Arroken arteko pausuak

goiz eguzkitsuen testigu,

olatuen musikaren lagun

eta zaborren dekoratu kamuts

itzalik gabeko berotasunean.

Hitzak,

pentsamendu nahasiak,

ontzi bat urrunean,

alegiazko etorkizuna

surfariak dantzan,

bizitza dantzaleku erraldoian eroria

ta gu nola iritsi gara honaino?

Zer esan nahi didazu Sagueseko katu maitea?

Zergatik ezin ditugu gure tristurak olatu iragankor bihurtu?

Apar artean dantza hobeto egingo bagenu,

Taula ohera eraman,

grina ur gazian jantzi,

urazpian ozen kantatu,

paisaiak

bihotzeko katuaren arimari entzungo lioke

pausuak ez lirateke pausu hutsak,

itsasertza, salbaziorako eremu,

uneko babesleku libre,

afari goxoa irudimenarentzat,

edateko olatu dantzarien apar zuku

eta postrerako

katuen ametsak

ostertzean

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude