Kategoriak
Beste idazle batzuk

Patrizio Urkizu Maritxalarren bertsoak

PATRI URKIZU MARITXALAR (Lezo, 1906-1983)
Nere azterketa 1910etik 1973ra
101. Guitet kopainia frantzesian
Lana egiten nuan,
Lansari ta lege berritzen
Nabilen orduan
Ez nere borondatez
Bainan bearra zegonez,
Nagusi, langile arteko
Sindikatuen bitartez
102. Errepublika egon arren
Orduan agintzen
Eusko langileentzat
Etzan erraza ondo ateratzen,
Juradu mistotako
Epaitzaren bildurrez
Patronalian jokatu gendun
Gure alkar izketa.
103. Suso lege gizona bestia
Frantzes Mr. Van der Menlebruk
Asentxio Lasa gure
Eusko laguntzalia,
Ondo atera ginan
Burruka ontatik
Bainan etzan izan luzaroko pozik.
104. Lau ilabete zituan
Azkena jaioak
Entzun genituenian
Gerrako lenengo otsak,
Nola eskubi ala ezker
Euskaldunon aurka
Ta euskaldun txar asko
Gure artian sartuta.
105. Onela igaro ziran
Lenengo egunak,
Nola menderatu
Armatu ziranak
Txuri eta gorriyak
Euskaldunen aurka.
Ta zenen tristia dan
Anai arteko burruka!
106. Erriko agintariak
Bear zuten txandatu
Erria une onetan
Ezin zan fiyatu,
Agindu bat iritsi zan
Goi agintarietatik
Frente popularran
Izendatzeko erriko indarrekin.
107. Alderdi nola batzokiko
Komunist ta Ugeteko
Ta esuko langiletako
Danon artean frente ori osatzeko,
Izan genitun bileratan
Izen askoren artian
Neria ere antxe
Langiletatik azaldu.
108. Ezker ta españolisten mende
Ez utzi nai erria,
Sortu zitzaigun komeria,
Ez da erraz emen agertzia,
Alde guzietan beti bildurrez
Erriarentzat janaria
Sortzen ere etzan errez,
Inguruan asi baitzan eskaxia.
109. Gerraren tankerik
Inork ematen ez,
Ta errepublikanuen izenean
Gorriyenak jabetuez,
Ekin genion zerbait
Erria zuzendu nayez,
Asi baitziren bildurtzen
Txapel gorrien egintzez.
110. Onela azaltzen dira
Darieta aldian reketiak,
Erriak gogoan dauzka
Aiek egindako kaltiak,
Esku utsik arkitzen zan
Artian erri guztia,
Geroko ere itxaropenik ezan
Ura zan gauza tristia!
111. Papelera atzian
Zegon baserri txiki bat
Etxetxo izena zeukan
An bizi zan euskal sendi bat
Bi aldetako tiruan
Arriskoetatik iges
Egin nayan etxetikan
Atera orduko ama bi semek
Il zituzten bidean.
112. Guardia asaltoko ta reketiak
Eriotz auk egin zituztenak
Iltzea aski etzala
Puñalaz gerritik pasa bi semiak,
Erriak zer egin
Kemenik eta armik ez genun
Erriak azken agur saminan
Ondo naigabean erantzun zun.
113. Gauzak dijoaz garrazten
Errian berriz eskopeta
Zaarekin munizio gabe
Guardiak egiten
Gure berrik gabe
Donostittik dator ordena
Orden pubkoen izenean
Erriko zenbait detenitzea.
114. Goizeko abionak gure lurreta
Napar aldetik sarrera
Zabalduaaz erriari bildurra
Etzun luzaro igaro orrela
Egun gutxi barru ez naiz
Oroitzen ziur eguna
Goizeko bederatzi inguruan
Lenengo bonba bota zutela.
115. Bigarren egun negargarria
Erriko zakar biltzailea
Bere zaldiakin eta zakarrekin
Jetsitako bere ilobatxua
Neskatxa ua amabi urtekua
Beste sei urteko neskatila
Txoil elbarritua hospitalara
Eraman ta laister zeruratua.
116. Gurutz donearen
Lezoko errian
Onela bonbardeatuaz
Eskubi izenean?
Emen asten da guda gogortzen
Erri mindua sutzen,
Goiagintariak agindutakuak
Izendatuak detenitzen.
117. Eguna argitu orduko
Abionaren bildurrez
Erriaren morala atxikitzen
Etzegon oso errez.
Orduan nere kolkorako
Pentsatu nuan
Donostiaya ez due bonbardeatuko
Eurei komeni ez zaiolako.
118. Ulia azpiko Gasparrenean
Kuñadu ta koñata nauzkan
Bizitza batian
Nik galdetu nionean
Zer iruditzen zaioten
Bonbardeuan beldurra
Nere pamiliyai kentzearren
Aien etxera eramatera.
119. Ondo zegola eman ziraten,
Eurek erantzuna
Emaztea ta lau aurrekin
Gasparrenea jun giñan
Bildurrak eginda
Erritik asia zen
Jende asko ateratzen,
Zenbat denborako ez gendun
Inork pentsatzen.
120. Neretzat lasaitasun bat
Seguru zegola sendia
Aizpa ta koñaduan
Etxian bizitzen jarrita
Nere sendiarentzat
Izango etzalakoan
Geriza oberik
Nola nik ez naukan gelditzerik.
121. Errenteriko monjetan
Reketiak sartu ziranian
Koperatibako gauzen
Partiketak egin genituan
Sako bana jateko bakoitzari
Denborik etzegon galtzerik,
Laister eraman nion sendiari
Ez jakin noiz arte agurturik.
122. Gobernuak menpetuko zuela
Ta egun gutxiko iraultza zala
Erriak ala uste zuan,
Bainan ez atera pentsatu bezala,
Nere asmoak amets izan ziran
Gauzak okertuta luzatu ziran
Ez naukan ori nere asmoan
Lau urte igaro etxetik kanpuan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude