Kategoriak
Poemak

Balada berriak

Balada berriak

 

I

 

ENBARK´ADI, MARINEL

 

 

Enbark´adi, marinel,

Nahiz zerua den goibel,

Eta txapela jantzita dagoen Jaizkibel.

 

Urrunetik Larrun

Ia ez duk ezagun,

                                               Baina bihotzean izanen duk lagun kuttun.

 

Sirenahots epelek,

Saminezko eleek

Dei diagitek xuxurlari maltzur gezurtiek.

 

Uhinen zaldi zuriek

Beti ohi bezalaxe

Urreztaturiko hondartzan bukatuko ditek.

 

Portu urrunetako

Tabernetan gauero

Kantatuko ditek hamaika ixtorio bero.

 

Kaboak aska hitzak,

Oihalak heda hitzak,

Ziur balio duela urrunerako bidaiak.

 

Agurraren negarra

Ahanzten duk azkarra,

Itsasoa dabilenean zakar-zakarra.

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude